Gizartea

Bederatzi lagun atxilotu dituzte Euskal Herrian haur pornografia sare batekin lotuta daudelakoan

Guardia Zibilak orotara 42 lagun atxilotu ditu ustez haur pornografia izatea eta adingabeen galaraztea leporatzen diete. Bederatzi Euskal Herrian, hamaika Herrialde Katalanetan eta hogeita bi Espainian. 'Voyeur' izeneko operazioa duela zazpi hilabete abiatu zen 17 urteko neska batek Erriberako Guardia Zibilaren bulego batean salaketa jarri ostean. Antza denez, 13 urte zituenean hainbat argazki bidali zizkion Internet bidez, herriko mutil bati. Bere buruari egin zizkion argazki horietan biluzik edo erdi biluzik agertzen zen neskatoa.

2006ko uztailaren 5a
19:35
Entzun
Espainiako Gobernuak Nafarroan duen ordezkari Vicente Ripak azaldu duenez, 17 urteko neska bere aitarekin joan zen salaketa jartzera. Sarean 13 urte zituenean bere buruari biluzik eta erdi biluzik egin zizkion argazkiak zeudela azaldu zuen. Duela lau urte bere buruari egin zizkion argazki horiek herriko mutil gazte bati bidali zizkiola azaldu du, hark eskatuta. Gaztea operazioan inputatuta dago.

Salaketari esker Interpol Krimen Poliziaren Nazioarteko Erakundearen artxibo informatikoa erabili ahal izan da. Horri esker, sarean dauden argazki guztiak topatu eta suntsitu ahal izango dira.

Hasiera batean 27 argazki artxibo topatu zituzten. Horietako 25etan salaketa jarri zuen neskatoa agertzen zen eta beste bietan, berriz, oraindik identifikatu gabe dauden 2 adingabe. Artxibo horietatik abiatuta Internetez haur pornografia banatu, zabaldu eta trukatzen zuen sare bat aurkitu zuten. Horrenbestez, 42 lagun atxilotu zituzten eta beste 120 inputatuta daude. Tartean, enpresariak, informatikariak, funtzionariak eta kargu publikoak betetzen dituzten pertsonak daude. Atxilotuetako bederatzi euskaldunak dira: bost nafar, hiru bizkaitar eta gipuzkoar bat.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.