Gizartea

Bederatzi lagun atzeman dituzte Gipuzkoan, dirua zuritu dutelakoan

Espainiako Poliziak atzeman ditu, atzerrira 32 milioi euro baino gehiago bidali dituztela egotzita. Irunen lau etxebizitza miatu dituzte eta hiru Donostian.

2008ko irailaren 19a
11:00
Entzun
Espainiako Poliziak bederatzi lagun atxilotu ditu Gipuzkoan, atzerrira ustez dirua zuritzeko 32 milioi euro baino gehiago bidali dituztelako. Poliziak dioenez, Irungo bi lokutoriotan eta Donostiako hirutan egin dituzte diru mugimenduak atxilotutakoek.

Besteak beste, Kolonbiara bost milioi euro igorri dituzte, betiere ikerketako iturriek diotenez, Nikaraguara 4.300.000 euro eta Hondurasera 900.000.

Operazioak pertsona desberdinen izenean egiten zituzten, izen-abizen faltsuak emanda. Esate baterako, Gipuzkoan Nikaraguako 553 lagun daude erroldatuta, eta Poliziak dio izen desberdinekin mila lagunek baino gehiagok bidali dutela dirua Nikaraguara.

Irunen lau etxebizitza miatu dituzte eta hiru Donostian.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.