AEBetako Armadak plazaratu duen oharraren arabera, ustez Irakeko Al Kaedako goi arduradunekin harreman duten "terroristak" izan dira erasoaren helburua.
Joan den asteazkenean, Abu Musab Al Zarkaui Irakeko Al Kaedako burua hil zen lekutik gertu izan da erasoa. AEBetako Armadako iturrien arabera, "helburura iritsi baino lehen etsaiek tiro egin diete teilatu batetik". Oharrak dioenez, hegazkin estatubatuarren berehala erantzun diete "etsaien tiroei" eta zazpi hil dituzte.
AEBetako Armadak azaldu duenez, erasoa izan den lekuan emakume eta haur ugari zeuden. "Koalizioko indarrek istiluak hasi aurretik ingurutik ihes egin dutenak babestu ditu. Erasoaren ostean, soldaduek bi haur aurkitu dituzte hilik", zioen Armadaren oharrak.
Irakeko okupazioa
Bederatzi lagun hil dira AEBen eraso batean; bi haur eta Al Kaedako ustezko zazpi kide
Bakuba hiriaren aurkako erasoa burutu du, gaur, AEB Ameriketako Estatu Batuetako Armadak. Erasoan bederatzi pertsona hil direla jakinarazi du AEBetako Armadak: Al Kaedako ustezko zazpi kide eta bi haur.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu