Sanferminak

Bederatzi txio-kronikari, sanferminetan BERRIArentzat egunerokoaren berri emateko

Igandetik aurrera, egunero, txiolari batek sanferminetako bere kronika idatziko du Twitterren BERRIArentzat.

Bi lagun, iaz entzierroetako bat hasi aurretik. JUAN CARLOS RUIZ / ARGAZKI PRESS
jon ordonez garmendia
2014ko uztailaren 6a
09:50
Entzun

Bederatzi egun irauten dute sanferminek, eta txio-kronikariek bederatzi txiotan kontatuko dute nola pasatzen duten eguna Iruñean. Goizean edo arratsaldean, kuadrillarekin edo familiarekin, txio-kronikari bakoitzak sanferminetako egun hori nola bizi duen kontatuko du. Hauek izango dira, egunez egun:


Uztailak 6: Itziar Gomez Geroa Baiko zinegotzia Iruñeko Udalean, @itziargomez

Uztailak 7: Gaizka Aranguren kazetaria eta BERRIAko kolaboratzailea, @gaizkaranguren

Uztailak 8: Aritz Ibañez dantzaria, @aritzibanez

Uztailak 9: Amaia Cambra Gora Iruñea-ko komunikazio arduraduna, @zuribostnerisei

Uztailak 10: Reyes Ilintxeta Euskalerria Irratiko kazetaria, @ReyesIlintxeta

Uztailak 11: Ainhoa Aznarez PSNko kidea, @ainhoaaznarEZ

Uztailak 12: Bakartxo Ruiz Bilduko parlamentaria, @BakartxoR

Uztailak 13: Ion Orzaiz BERRIAko kazetaria, @IonOrzaiz

Uztailak 14: Haritz Pascual kazetaria eta Irrintzi Peñako kidea, @haritzpg


Txioetan #9x9 hashtag-a erabiliko dute txio-kronikariek, eta BERRIAk Twitterreko bere kontutik bertxiokatuko ditu. Txioak BERRIAren webgunean eta sanferminetako webgune berezian ere irakurri ahal izango dira. Gainera, idatzi eta biharamunean papereko edizioan horien hautaketa bat jasoko du euskarazko kazetak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.