Fiskaltzak 11 urteko espetxe zigorra eskatua zuen Marguello auziko lau auzipetuetako hirurentzat: Jose Carlos Marguello Gurutzetako ospitaleko Kalitate Unitateko zuzendari ohia, Jose Ramon Elorriaga Bizkaiko Osasun Ordezkaritzako zuzendari ohia eta Edurne Fernandez. Administrazioarekin kontratuok sinatu zituen 2006tik 2008ra bitartean, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak sinatutako «bidegabeko» kontratu batzuk daude auziaren oinarriaren sortzaile eta bazkide nagusia; eta sei urte eta erdikoa Rafael Cerdan Osasun sailburuorde izandakoarentzat.
Ordea, auzipetuetako inor ez da joango espetxera. Aldiz, epaitegiak inhabilitazioa ezarri die haietako hiruri: Marguellori berari, Elorriagari eta Fernandezi; bederatzi urtekoa lehen biei, eta zazpikoa besteari. Lehen bien kasuan, frogatutzat jotzen dute prebarikazioa delitua egon zela, eta, Fernandez, berriz, "delitua egiteko laguntza" emateagatik zigortu dute. Aldiz, errugabetzat jo dute Cerdan. Epaitegiak, bestalde, errugabetzat jo ditu laurak, diru publikoa bidegabe erabili izanaren akusaziotik.
2006tik 2008ra bitartean, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak sinatutako "bidegabeko" kontratu batzuk daude auziaren oinarrian. Fiskaltzaren ustez Marguellok kontratuok lortzeko sortu zuen Gestion de Servicios Sanitarios merkataritza sozietatea, eta Fernandez jarri zuen haren buru, gero berak "ezkutuan" kudeatu ahal izateko.