Aprova elkarte animalistak aurkeztu du salaketa, Ertzaintzaren eta Bizkaiko Aldundiko Abeltzantza Sailean. Haren arabera, Bediako Pedro Maza zalditegiak gosez hiltzen utzi ditu bere animalietako bi.
Plataformak kaleratutako komunikatuan jasotzen denez, animalien jabeak ez die haiei "beharrezko arretarik" eskaini. "Zaldietako bat zalditegiko zelaietako batean botata utzi zuten urriaren 9tik 12ra, zentroko inork inolako arreta edo oinarrizko zaintzarik eskaini gabe hil zen arte".