Ezbeharra

Befesaren biltegiko sutea eta sufre ihesa kontrolpean dituzte Santurtzin

Suhiltzaileak eta larrialdi zerbitzuak joan dira lekura. Eusko Jaurlaritzako teknikariak sufre ihesaren kalteak azterten ari dira. Larrialdi zerbitzuen esanetan, ez da arriskurik.

Berria.info
2012ko urriaren 31
17:12
Entzun

Santzurtziko portuan su hartu du Befesa lantegiaren biltegi batek. 14:40 aldera gertatu da ezbeharra. Sufre likidoa jasotzen zuen biltegiak, eta sutearekin lehertu eta airera askatu du sufrea. Sutea kontrolpean hartu dutela zehaztu dute larrialdi zerbitzuek.

Lekura joan dira suhiltzaileak eta larrialdi zerbitzuetako langileak. Orain bertan ari dira lanean. Ertzaintzak kilometro erdiko segurtasun eremu bat jarri du, eta ez dela inor zauritu zehaztu du.

Sutearen eraginez bapore laino bat altxatu da. Zenbaterainoko toxizitatea duen aztertzen aritu dira Eusko Jaurlaritzako teknikariak, lekuan bertan.

SOS Deiak larrialdi zerbitzuen esanetan, lainoak arriskurik ez du eragin; herritarrak lasai egon daitezkeela erantsi dute.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.