ASKE GUNEA

Begi bat itxita, bestea zabalik

Bosgarren eguna dute gaur Ondarroako Aske Gunean Urtza Alkortaren atxiloketa saihesteko. Goizaldean Ertzaintzaren furgoneta bat inguruan zebilela eta, harresia osatu dute hiru aldiz. Ez dute atxilotu Alkorta. Bideoa: Goizaldeko bigarren harresia ('Lea-Artibai eta Mutrikuko Hitza'). [Youtube]http://youtu.be/O41LPEB6cQ4[/Youtube]

2013ko maiatzaren 14a
19:23
Entzun

Urtza Alkortaren inguruan harresia eraiki zutenetik bosgarren egunera, ekitaldiek jarraitzen dute, eta 18:00etan arrantzalez jantzita agertzeko eskatu diete herritarrei eta kanpotik iritsitakoei, festa giroan eusteko desobedientzia zibilari. Karpa ere ezarri dute euritik babesteko.

Eguna gorabeheratsua izan da. Ehunka lagunek osatu dute bart gauean, berriro, Urtza Alkortaren atxiloketaren aurkako harresia, Ondarroako Alamedan. Goizaldean Ertzaintzaren furgoneta bat inguruan zebilela eta, Aske Guneak zubi harresia osatzeko deia egin du. Berehala Ertzaintzaren furgoneta koartelean sartu dela baieztatu dute, 02:00 aldera. Beste bi aldiz osatu dute harresia gauean: 05:00etan eta 07:00etan.

Atzo, ezohiko osoko bilkura egin zuen Ondarroako Udalak. EH Bilduko udal ordezkariak egon ziren, eta bertan Alkortaren atxilotzeko agindua bakegintzaren aurkakoa dela esan zuten: "Urtza Alkortaren kontra dagoenaren gisako atxiloketa aginduek Euskal Herrian gatazka politikoa behin betiko gainditzea oztopatzeko berariazko ekintzak dira”.

Estefania Beltran de Heredia Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailburuari egin zion eskaera udalak, baita Alkortak berak ere. Eskari "zintzoa" egin zion, sailburua Aske Gunera joan eta egoeraz hitz egiteko.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.