Beharrean diren pertsonei laguntzeko okupatutako etxea hustu dute, Burlatan

Erredakzioa
Iruñea
2012ko irailaren 22a
00:00
Entzun
Oinarrizko errentaren defentsan eta etxe kanporatzeen aurka egiteko, Caritasek utzia zuen lokal bat okupatu zuten atzo Burlatan (Nafarroa) hainbat gizarte taldek. Elkarte horien xedea zen lokala pobreziaren eta gizarte bazterketaren aurkako gune bihurtzea. Aldi berean, bestelako konponbide sozial eta ekonomikoak bilatu nahi zituzten, krisiari aurre egin ahal izateko. «Krisia sortu duten alderdi politiko, banketxe eta diru merkatuek ez gaituzte salbatuko. Egungo egoera guztion artean konpondu behar dugu», adierazi zuten. Caritasi eta udalari eskatu zioten trabarik ez jartzeko proiektuari. «Ez dugu lokalaren jabe izan nahi.Caritasek egoitza beharko balu, uzteko prest egongo ginateke». Iluntzean, ordea, foruzainek bota egin zituzten eta etxea hustu zuten, han egoteko baimenik ez zutela argudiatuta. Bestalde, pertsona batzuek Iruñeko Alde Zaharreko Banesto bankuaren kutxa automatiko bat estali zuten adreiluz etxe kanporatzeen aurka. Espainiako Polizia oldartu egin zitzaien han inguruan zirenei.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.