Hizkuntz Eskubideen Behatokiak eta Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak (Uema) lankidetza hitzarmena sinatu dute gaur, Donostian. Bi erakundeen helburu nagusia hizkuntza eskubideen babesean eragitea da, eta elkarlanean ariko direla adierazi dute, "eraginkorragoak" izateko. Behatokiko zuzendari Paul Bilbaok eta Uemako lehendakari Jon Bollarrek parte hartu dute agerraldian.
Behatokiko ordezkariak gizarte eragileekin lankidetzan aritzeko garrantzia azpimarratu du, eta beste gizarte eragileekin lankidetza hitzarmenak sustatzeko "pauso berriak" eman nahi dituztela. Uemako lehendakariak erakundea osatzen duten udalerriek "konpromiso sendoa" hartzen dutela azaldu du. "Urrats praktikoak egingo ditugu gehiagotan urraketarik gerta ez dadin, ez gure udaletan, ez gure udalerrietako herritarrei dagozkien gainerako erakundeetan", esan du Bollarrek.
Behatokiak dio herritarrek "gero eta kontzientzia handiagoa dutela hizkuntza eskubideen urraketen aurrean", "eta gure zerbitzua hurbildu nahi diegu herritarrei".
Uema osatzen duten udalerrietan "ahalegin berezia" egingo dute hizkuntza eskubideen babesean. "Gure lana da urraketa horiei amaiera ematea eta dagokionari gehiagotan gerta ez daitezen proposamenak egitea", adierazi du Bollarrek. Madrilen gaztelania hiztunaren eskubideak, Londresen ingeles hiztunak dituenak Araman, Aramaion, Leitzan edo Bermeon euskal hiztunak horiek berak izatea nahi dugu. Eta argi dago egungo hizkuntza politikak Euskal Herrian ez dituela eskubide horiek bermatzen".
Euskara
Behatokia eta Uema lankidetzan ariko dira, hizkuntza eskubideen babesean "eraginkorragoak" izateko
Hitzarmena sinatu dute gaur, eta beste eragileekin ere akordioak lortzeko pausoak emango dituzte. "Urrats praktikoak egingo ditugu gehiagotan urraketarik gerta ez dadin".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu