Behatokiaren arabera, Lesakako Udalak euskararen ezagutza derrigorrezko zela ebatzi zuen zenbait lanpostu betetzeko, baina, gero, enplegu horiek banatzerakoan ez du kontuan hartu hizkuntz eskakizuna. Horregatik erabaki dute epaitegietara jotzea.
Lakuntzan eta Lekunberrin ere antzekoak gertatu direla salatu du Behatokiak. Auziari buruzko azalpen gehiago biehar emango dituzte, Iruñean, Nafarroako Auzitegi Nagusiaren atarian.
Hizkuntz normalizazioa
Behatokiak helegitea aurkeztuko du Lesakako Udalaren aurka, zenbait lanpostutarako euskararen derrigortasuna ez duelako bete
Euskararen Behatokiak helegite kontentzioso-administratiboa ezarriko du Lesakako (Nafarroa) Udalaren aurka. Izan ere, zenbait lanpostutarako euskararen derrigortasuna ezarri ondoren gero ez du baldintza hori bete.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu