Euskara

Behatokiak nabarmendu du herritarren ekimenez lortzen diren aldaketa txikiek ekarriko dutela aldaketa handia

Iazko urteari dagokion Hizkuntza eskubideen egoera Euskal Herrian txostena aurkeztu du Hizkuntz Eskubideen Behatokiak. 

Garbiñe Petriatik (eskuinean) eta Edurne Arrizibitak eman dituzte Behatokiak jasotako datuak. ARGAZKI PRESS
Ibai Maruri Bilbao.
2015eko ekainaren 11
08:32
Entzun

Garbiñe Petriati Behatokiaren zuzendariak euskaraz bizitzeko dituzten oztopoak gainditzeko egiten duten ahalegina eskertu die eurengana laguntza eske jotzen duten herritarrei. Era berean, administrazioari gogoratu dio hizkuntza eskubideak bermatzea bere betebeharra dela.

Behatokiak aurkeztutako txostenaren arabera, eskubide urraketen egoera ez da aldatu 2014an. Kexa kopuruak gorabehera, euskaraz bizitzeko trabak aurreko urteetako alor berberetan izan zituzten herritarrek. “Ez da hobekuntzarik egon”. 936 kexa eta 21 kontsulta izan zituen iaz Behatokiak. Gehienak erakunde publikoei zegozkienak izan ziren. Horregatik, konplizitatea eskatu die agintariei, urraketak aurrez saihesteko neurriak har ditzaten eta behin gertatzen direnean konpon ditzaten.

Baina lorpen txikiak egon direla nabarmendu du. Eta kasu batzuk aipatu dituzte. Besteak beste, Gipuzkoako AFAGI elkarteak erientzako tailerra euskaraz ematea lortu zuen alzheimerdun andre batena. Petriatik azken Korrikaren leloari erreparatu dio: “Zabaldu zuen mezua bere egiten ari dira herritarrak. Boteretzen edo ahalduntzen ari dira”.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.