INE Espainiako Estatistika Institutuak emandako datuen arabera, hotel batean ostatu hartzeko batez besteko prezioa %3,2 jaitsi da Nafarroan, eta %1,6 Araba, Bizkai eta Gipuzkoan. Behera egin du, halaber, okupatutako logela bakoitzaren errentagarritasunak: EAEn, adibidez, %3,7. Batez beste bidaiariek gurean igarotzen dituzten gauak, berriz, ez dira bira iristen. Ostalariek azkenaldian aipatu izan dute erronka bi eguneko langa hori gainditzea dela baina atzeraldi ekonomikoak zaildu egiten duela hori. Guztira 785 hotel eta ostatu daude gaur egun Hego Euskal Herrian, eta ohe kopurua 30.363koa da. Horietan 5.267 beharginek egiten dute lan.
Martxoan 230.371 bisitari izan dira Hego Euskal Herrian. Bizkaiak jaso du bisitari gehien: 83.406; eta Arabak gutxien: 26.251. Azken urtean gora egin du turismoak Hego Euskal Herrian, eta alor horretako eragileek aurtengo uda ona izatea espero dute. Izan ere, inguruko hainbat herrialde, Frantzia eta Alemania, adibidez, krisi ekonomikoa gainditzen ari dira, eta handik turistak erakartzea espero dute. Hori bai, gogorarazi dute turistek garai batean baino gutxiago kontsumitzen dutela.
Behera egin du martxoan hoteletan ostatu hartzeko prezioak
Aurreko urteko datuekin alderatuz, logelen prezioa %3,2 jaitsi da Nafarroan, eta %1,6 EAEn
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu