Abeltzaintza

'Behi ero' kasu bat atzeman dute Gipuzkoan

Jaurlaritzaren menpeko NEIKER Nekazaritza Ikerkuntza Institutuko laborategiek entzefalopatia espongiformea zuen behi bat atzeman dute. Joan den ostiralean hil zuten behi hori, Donostiako MAFRIDO hiltegian, eta Jaurlaritzako iturriek azaldu dutenez, Gipuzkoako abeltegi batekoa zen. EAEn aurten atzeman den de laugarren 'behi eroa' da.

2003ko urriaren 9a
19:34
Entzun
Entzefalopatia espongiformea zuen behi horrek bederatzi urte zituen eta frisiar arrazakoa zen. Jaurlaritzak azaldu duenez, hondakin guztiak Arrisku Bereziko Materialen plantan ari dira suntsitzen. Kasu hori Nekazaritza eta Arrantza Sailak entzefalopatia espongiformea behatzeko martxan jarritako plan bereziari esker atzeman dela azpimarratu du Jaurlaritzak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.