Galeuscak galduko duen aulkia BNGko ordezkariari dagokiona da; hau da, CiUko Ignasi Guardans eta EAJko Josu Ortuondo izango dira Galeuscaren parlamentariak Europan.
PPk, berriz, hasierako kontaketaren araberakoa baino aulki bat gehiago izango du, eta, azkenean, PSOEk lortu zituenak baino diputatu bakar bat gutxiago izango du.
Europako Legebiltzarrerako hauteskundeak
Behin betiko kontaketa amaituta, Galeuscak aulki bat galdu du PPren mesedetan
Espainiako Hauteskunde Batzorde Zentralak gaur amaitu du ekainaren 13ko Europako Legebiltzarrerako hauteskundeetako botoen behin-betiko kontaketa. Azken zenbaketa horren arabera, Galeusca koalizioak (EAJ, CiU eta BNG) aulki bat galdu du PPren mesedetan. Hain zuzen ere, Galeuscak bi ordezkari izango ditu hasieran eman zitzaizkion hiruen ordez, eta PPk 24, hasierako 23en partez.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu