Beldurraren jokoa galtzeko beldur?

Hodei Iruretagoiena
2012ko urriaren 20a
00:00
Entzun
«Euskadiko joko arauak daude jokoan hauteskunde hauetan». Horixe esanez hasi zuen kanpaina PPren lehendakarigai Antonio Basagoitik, eta beldurraren jokoa bihurtu du kanpainako arau. Mamua, independentzia: amildegia, kaosa. Basagoitik Shock-aren doktrina ezagutzen duela dirudi, eta bere artaldekoekin erabili nahi izan du gainera. Mamua astindu, desastrea iragarri eta artaldea etxean mantendu. Elizako artzainek ere erabili izan dute jokabide hori garai batzuetan: Jainkoaren zigorrarekin mehatxatu, artalde katolikoa bidetik atera ez zedin. Kasu honetan, Espainiaren batasuna da Jainkoa. Fededun handia zen beste artzain bat izango da, ziurrenik, Basagoitik ezagutzen ez duena. «Bake sortaraztaile txarra da beldurra», kantatu zuen hark. Handi gera liteke bakea hauteskunde kalkuluetarako, baina bakea botoengatik aldatuta ere, badirudi ez zitzaiola arrazoirik falta artzain fededun hari. Dena den, zer ote du jokoan bihar Basagoitik? Ezin igarri bere beldurrak, baina Euskal Herrian behintzat, jokoz kanpo geratzeko arriskuan dago.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.