Zortzi urtetako espetxe zigorra bete du Gonzalezek Frantzian. Senideek uste dute, zigorra amaitzear zuela Joux-La-Ville espetxetik Fresnesera eraman zutela, estradizio eskaerak egiten dituztenean ohikoa izaten den moduan. Baina harrezkero Gonzalezen berririk ez dutela izan salatu dute. Eta juridikoki duten babes gabeziaz ohartarazi dute. Frantziako espetxe araudiaren arabera, zigorra betez gero, presoa aske utzi edo haren aurkako prozedura osagarriak baldin badaude, haiek gauzatu behar dituzte. Baina kasu honetan ez dute ez bat, ez bestea egin.
Gonzalaz 1999ko urriaren 25ean atxilotu zuten Pauen, Zipriano Fernanez Garciarekin batera.2001eko apirilean epaitu zuten, eta zortzi urteko zigorra jarri zioten "helburu terroristadun gaizkile taldeko kide" izatea leporatuta. Zigor hori beteta, Espainiko Justiziaren esku utziko dute. Madril komandoko kidea izatea leporatzen diote, besteak beste, eta Diego de Prado eta Colon de Carvajal bahitzea. 80. hamarkadan hilketak egitea ere leporatzen diote.
euskal presoak
Belen Gonzalez bihar estraditatuko du Frantziak Espainiara
Frantziako Justiziak Espainiakoaren esku utziko du bihar Belen Gonzalez ustezko ETAko kidea. Hala esan du behintzat Frantziako Poliziak. Zortzi urtetako espetxe zigorra bete du Gonzalezen Frantzian, ETAko kidea izatea leporatuta. Espainiako Gobernuak Gonzalez estraditatzeko eskatu zuen, eta Frantziakoak onartu egin zuen. Urriaren 28an bete zuen zigorra Gonzalezek, eta ordutdik "inkomunikatuta" eduki dutela salatu zuten haren senideek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu