Espainiako Gobernuak haren kontra eskatutako estradizioa Frantziako Gobernuak onartua zuen. Honenbestez, Frantzian zigorra betetzean (urriaren 28an), Espainiaratu egingo zutela uste zuten senideek.Frantziako espetxe araudiaren arabera, zigorra betez gero presoa aske utzi behar da edo haren aurkako prozedura osagarriak baldin badaude haiek gauzatu behar dira. Baina ez zuten aske utzi, eta zigorra bete zuela hamabi egun igaro ondoren eraman dute Espainiara.
Espainiako Gobernuak ETArekin izan dituen elkarrizketetan parte hartu izan du Gonzalezek. Bai PSOEren gobernuarekin 1989an Aljerian, bai PPren gobernuarekin 1999an Suitzan. Urte horretan atxilotu zuten Frantzian, oraindik su-etena indarrean zegoela.1985eko atentatu batzuetan parte hartzea egozten diote Gonzalezi, eta horren harira epaituko dute Espainian.
Politika
Belen Gonzalez Espainiako Poliziaren esku uzi du Frantziak
Frantziak estraditatzeko agindua eman ostean, Belen Gonzalez presoa 13:35etan iritsi da Paristik Madrilgo Barajas aireportura, eta zuzenean hegazkin atarian zain zeukan Espainiako Poliziaren furgoneta batean sartu dute. Urriaren 28an bete zuen Gonzalezek Frantzian ezarritako zortzi urteko espetxe zigorra, eta orain arte atxikita izan dute; senideen arabera, "legez bahituta".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu