auzitegiak

Belgikak ez du Espainiaratuko Ventura Tome

Urriaren 28an atxilotu zuten Bruselan, ETArekin lotuta. Gaur goizean egin dute euroaginduari buruzko auzi saioa.

2011ko azaroaren 9a
18:13
Entzun

Bruselako Auzitegiko epaile batek Ventura Tome Quiroga (Pasaia, 58 urte) ez Espainiaratzea erabaki du, Paul Beckaert defentsa abokatuak gaur arratsaldean jakin duenez. Epaileak dio Espainiako Auzitegi Nazionalaren euroagindu eskaera ez dagoela behar bezala arrazoituta. Defentsak, horretaz gain, argudiatu zuen Espainiako Estatuan "giza eskubideekiko errespetu falta" dagoela. Fiskaltzak 24 orduko epea du helegitea jartzeko.

Urriaren 28an atxilotu zuen Belgikako Poliziak Tome, Bruselan bertan, ETArekin lotuta. Guardia Zibilarekin elkarlanean egin zuen operazioa.

Auzitegi Nazionalak 80ko hamarkadan bi atentatu egitea leporatuta egin zuen Tomeren aurkako eskaera, eta gaur goizean egin dute euroaginduari buruzko auzi saioa. Orain arte badaezpadako atxiloaldian izan dute Bruselan.

Berri agentziek zabaldu zutenez, Tomek "nahikotxo urte" daramatza nortasun agiri faltsuekin Belgikan bizitzen. 1992an atxilotu zuten aurreneko aldiz, Frantzian, eta 1996an berriro. Sei hilabete preso egon ostean, Espainiaratu egin zuten, eta han, aske utzi, baldintzapean. Ihes egin zuen.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.