Patxi Vilaren elkarrizketa argitaratuko du bihar BERRIAk —gaur jakinarazi du hark txirrindulari profesional izateari utziko diola—. Hemen Vilaren esaldi batzuk, aurrerapen moduan:
- "Sei urterekin hasi nintzen lehiatzen, eta etzi 37 beteko ditut. Bizitzan aurrera goazela eta uste baino helduagoak garela esan nahi du etapa hau bukatzeak”.
- “Kirol mailan Paris-Nizako garaipena izan da lorpenik handiena, baina bidean izan ditudan beste momentu handi txiki batzuk aukeratuko nituzke nik; profesionaletako lehenengo urtean Portugalen bizi izandakoak, esaterako”.
- “Txirrindularitzan giza aldea gehiago baloratzen dut, agian, kirol arloa baino. Gogoratzen ditudan uneak ez dira kirol arlokoak bakarrik”.
- “Oso kolpe gogorra izan zen positiboarena, baina benetan garrantzia daukaten gauzei garrantzia ematen erakutsi dit”.
- “Azken amets bat gelditu zait bidean: Paris-Roubaix klasikoan parte hartzea. Gainerako amets gehienak bete ditut”.