BERRIAko Igandea gehigarriak etzi Ernest Maragall Kataluniako Generalitateko kontseilari ohi eta PSCko kideari egindako elkarrizketa aterako du. Hona hemen, aurrerapen gisa, Maragallen esan batzuk:
- "Estatutuaren kasuan, Espainiak aho batez bota zuen atzera gure asmoa. Agian, herri gisa aurkeztu behar dugu, eta Espainia beste erantzun bat ematera derrigortu".
- "Nik nahiago nuke konfederazioan oinarritutako irtenbidea, Katalunia subjektu politiko gisara kontuan hartuko lukeena".
- "Beste aukerek porrot egin badute, ez nuke arazorik izango erreferendumean independentziari baiezkoa emateko".
- "Gizartean sakon errotuta dago independentismoa".