Benegas, iazko abenduan: "Ajuria Eneko Ituna nire ideia izan zen"

jon ordonez garmendia
2015eko abuztuaren 25a
13:10
Entzun

Ibilbide luzea izan du Txiki Benegasek Euskal Herriko eta Espainiako politikan. ABC Espainiako egunkariak abenduan egin zion elkarrizketa, iaz. Besteak beste, hauek dira hor esandakoetako batzuk:

-"Ez da egia diktaduran PSOE neguko koarteletan egon zenik. Infiltratuak genituen erakundean, eta Espainia osoan egiten zituzten gure aurkako sarekadak".

-"Amnistia Legea onartu zenekoa egun handia izan zen. Hori gabe bi Espainiek ezingo zuten bakea egin. Ezkerraren aldarrikapen bat zela ahazten da".

-"Fragak esan zidan Euskal Herrian ikurrina bat sartzeko bere hilotzaren gainetik pasa beharko zela. Hori esan nuen Kongresuan gero eta sutu egin zen, bere hilotza aipatu nuela argudiatuz".

-[GAL] "Ez du nirekin zerikuisirik. Legez kanpoko jarduerak egon ziren, baina ez zituen Gobernuak kontrolatzen, nahikoa autonomak ziren".

-"Ajuria Eneko Ituna nire ideia bat izan zen. Madrilen saiatzea bururatu zitzaidan. Denak geunden prest, EAJ izan ezik. Orduan bazkari batera gonbidatu genuen Xabier Arzallus, Felipe Gonzalez [PSOE], Adolfo Suarez [UCD] eta Miquel Rocarekin [CDC], eta kanpoan geratuko zela esan genion. Sinatu zuen. Madrilgoaren ostean jarri nuen mahai gainean Euskal Herrikoa".

-"Ardanza lehendakari izatea onartu genuen, hauteskundeak errepikatzea porrot bat zelako".

-[Gonzalez-Guerra PSOEko banaketaz] "Nire bihotza erdibitu egin zen. Une batean hobeto konpontzen nintzen Guerrarekin, baina Felipe zen niretzat politikari handia, intuizioak zituena, liderra (...) [Gonzalez] Jainkoa eta number one deitzen nuen".

-[Kataluinako prozesu subiranistaz] Ibarretxerekin gertatu zena gertatzen ari da. Gauza da Ibarretxek legea onartu zuela eta bertan behera utzi zuela".

Elkarrizketa osorik (gazteleraz), ABC egunkarian.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.