EUSKAL HERRIA

Benetako armamentuarekin ari dira maniobrak egiten Bardean

Espainiako Armadako 500 bat soldatu ari dira ariketetan, gaur hasita. Urteroko maniobrak direla adierazi du armadak, eta arriskurik ez dagoela.

Garikoitz Goikoetxea.
2013ko otsailaren 25a
14:01
Entzun

Benetako armak erabiliz, maniobrak egiten ari da Espainiako Armada Bardean, Nafarroan. Armadako iturriek BERRIAri baieztatu diote "pare bat egunean" egingo dituztela ariketak. Urtero egiten dituzte maniobra horiek, Sirio operazioa izenarekin. Besteak beste, maniobretan parte hartuko dute bonbak jaurtitzeko hegazkinek.

Nolanahi ere, arriskurik ez dela nabarmendu dute armadako iturriek, eta aurreko urteetan "inolako gorabeherarik" ez dela izan proba horietan. "Ohiko ariketen gisakoak izango dira. Diferentzia bakarra da besteetan armamentu inertea erabiltzen dela eta orain erabiliko dena lehertu egiten dela". 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.