Beola izango da Aralarren Donostiako alkategaia

Gipuzkoako batzarkide izateko Iñigo Imaz, Patxi Aierbe, Rebeka Ubera eta Ernesto Merino aurkeztu ditu

Erredakzioa
Donostia
2010eko abenduaren 12a
00:00
Entzun
Ainhoa Beola aukeratu du Gipuzkoako Aralarrek Donostiako alkatetzara aurkezteko. Atzo berretsi zuen proposamena batzarrak, Donostiako Miramar jauregian egindako bileran. Donostiako berdintasun eta hizkuntza normalkuntzarako zinegotzia da egun Beola.

Gipuzkoako Batzar Nagusietarako hautagaiak ere berretsi zituen atzo batzarrak. Iñigo Imaz, Patxi Aierbe, Rebeka Ubera eta Ernesto Merino aurkeztuko ditu Aralarrek batzarkide kargurako.

Jon Abril Aralarren koordinatzaileordearen esanetan, «hautagai ezin hobeak» dira bere alderdiak aurkeztu dituenak. Politika «beste modu batean egitea» posible dela adierazi zuen, eta horretarako lan egiteko eskatu zuen.
Gaiak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.