Bera, gainezka

Eguraldi ona lagun, jendetza handia bildu zen atzo Beran, Nafarroa Oinezen. Antolatzaileen arabera, ehun mila lagunetik gora izan ziren Nafarroako ikastolen aldeko jaian.

2006ko urriaren 16a
10:41
Entzun
Berako Labiaga ikastolaren zorrak ordaintzeko izango da atzoko Nafarroa Oinezen bildutako dirua; hau da, Nafarroako Gobernuak bigarren hezkuntza legez zemateko baimenik ematen ez ziolako sortutako zorra arintzeko.

Jende kopuru handia bildu zen, goiz-goizetik, eta giroa paregabea izan zen egun guztian. Milaka herritarren artean, asko izan ziren alderdi politikoetako ordezkariak. Besteak beste, han ziren Carlos Chivite PSNko idazkari nagusia, Uxue Barkos Nafarroa Baiko diputatua, Patxi Zabaleta Aralarreko koordinatzaile nagusia, Rafa Larreina EAko Antolakuntza idazkaria, Pernando Barrena Batasuneko mahaikidea eta CDNko Carlos Perez Nievas. Ohikoa den bezala, UPNko ordezkariak falta ziren. Jaurlaritzako Kultura sailburu eta bozeramaile Miren Azkarate ere han zen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.