Atzo Berantevillako (Araba) Bionor enpresan lan istripuan zauritutako hiru lagunek larri jarraitzen dute sindkatuetako iturriek baieztatu dutenez. Gasteizko Txagorritxu ospitalean daude bi, eta hirugarren bat Santiago erietxean. Arta intentsiboko unitatean daude guztiak.
Hondakin biltegi batek isuritako gas toxikoak arnastu eta zorabiatuta ontzi barrura erori ziren atzo eguerdian Bionorren ari ziren lau langile. Agi denez, gasek bati erasan zioten lehendabizi, eta hura ondoezik ikusi eta laguntzera joan zirenean gaizkitu ziren beste hirurak. Bat bere kabuz irten ze ontzitik, baina beste hirurak suhiltzaileek atera behar izan zituzten. Lauetako bat lasterrera hil zen.
Osalanek agertu duenez, asfixia jasan zuten lau langileek.Halaber, langileak ez zeudela behar bezala babestuta agertu du: "ez zuten arnas babes indibidualik".
Sindikatuek emandako datuen arabera, lau langileek azpikontratatutako enpresa batentzat lan egiten zuten. Bionor enpresa 2003an jarri zen martxan, eta jabetzaren laurdena Eusko Jaurlaritzaren esku dago. Biodiesela ekoizten du Bionorrek.
Lan istripua
Berantevillan zauritutako hiru langileek larri jarraitzen dute
Gasteizko Txagorritxu eta Santiago erietxeetako arta intentsiboko guneetan daude. Hondakin ontzi batek isurtzen zituen gas toxikoak arnastu, eta ontzi barrura erori ziren atzo lau langile Bionor enpresan. Bat hil egin zen, eta beste hirurak, esan bezala, larri daude.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu