Berdintasun sariak banatu ditu Bizkaiko Diputazioak
Bediako Udala, Susterra elkartea eta Emaku Emakumea eta Eskubideak elkartea saritu ditu Bizkaiko Foru Aldundiak Berdintasun sariekin. Gizonezkoen eta emakumezkoen arteko berdintasuna sustatzen duten erakundeen lana nabarmendu nahi dute sariek, eta aurten sari berezi bat eman diote Aminatu Haidar Sahararen aldeko ekintzaileari. Gipuzkoako Batzar Nagusiek, berriz, munduko hainbat herrialdetan emakumeek bizi duten egoera ekarri zuten gogora atzo adierazpen instituzional baten bidez. Rafaela Romero presidenteak gogora ekarri zuen Amnesty Internationalek salatu duela Nikaraguanohikoak direla adingabeko neskenbortxaketak eta sexu erasoak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu