Espainiako Europapress albiste agentziak antolatzen dituen gosari informatiboetan eman ditu Espainiako fiskal nagusiak azalpen horiek. Bi adibide jarri ditu Conde-Pumpidok Fungairiñok berak agindutakoa ez zuela betetzen azaltzeko: batetik, Auzitegi Nazionaleko epaile Luis Martinez Salinasi zabaldutako espedienteari buruzko informaziorik ez ematea, eta, bestetik, espetxetik ateratzear dauden "terroristen" kasuan Fiskaltzak "pasibotasunez" jokatzea.
Atzo jakin zen Fungairiñok kargua utziko zuela, eta hasiera batean, fiskalburu ohiaren "arrazoi erabat pertsonalak" eman ziren dimisioa justifikatzeko.
Auzitegi Nazionala utzita, Espainiako Auzitegi Gorenean hartuko du orain Fungairiñok fiskal kargua.
Espainiako Auzitegi Nazionala
Bere aginduak betetzen ez zituelako erabaki du Conde-Pumpidok Fungairiño kargutik kentzea
Eduardo Fungairiño atzo arte Espainiako Auzitegi Nazionaleko fiskalburua kargutik kentzeko erabakia bere aginduak betetzen ez zituelako hartu duela azaldu du gaur Candido Conde-Pumpido Espainiako fiskal nagusiak. Auzitegi Nazionaleko hurrengo fiskalburua oinarrizko arazoetan berarekin bat datorren norbait izan behar duela erantsi du Conde-Pumpidok.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu