Martuteneko (Gipuzkoa) espetxeko gazteen moduluan zegoen 18 urteko preso bat hilda agertu zen larunbatean. Espetxe zuzendaritzak jakinarazi duenez, urkatuta topatu zuten presoa bere ziegan. Aurten espetxe horretan hiltzen den hirugarren presoa da, eta Euskal Herrian zazpigarrena.
Espetxe zuzendaritzak jakinarazi duenez, preso hori aurretik ere saiatu zen bere buruaz beste egiten; horregatik, tratamenduan zegoen, eta "bada ezpada" beste preso batekin zegoen zeldan. Iturri horien arabera, beste presoa ez da gertatutakoaz jabetu lo seko zegoelako.
16:40an topatu zuten presoa hilda. Azaldu dutenez, funtzionario bat ziegara sartu zen eta urkatuta aurkitu zuen preso bat, eta lo bestea.
Heriotza
Bere buruaz beste egin du 18 urteko preso batek Martutenen
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu