Nekane Erauskin, Julian Martinez eta Itziar Basterrika legbiltzarkideek agertu dutenez, dagoeneko erregistratu dute legez besteko proposamena Eusko Legebiltzarrean.Auzitegi Nazionalak beren kontrako auzibidea abian izatea ez dela onargarria iritzi diote, batetik, legezko alderdia direlako, eta, bestetik, ekinbide hori ez datorrelako "aro berriarekin bat".
Auzibide horren barruan egin diren telefono entzunketekin bereziki arduratuta agertu dira EHAK-ko kideak. Izan ere, entzunketen inguruko guztia isilpean edukitzea luzatu du Auzitegi Nazionalak. Aipatu indar politikoko legebiltzarkideek, berriz, sekretua segituan kentzeko eskatu dute. Gainera, entzunketa horiek EHAK-ko prentsa arduradunari egiten dizkioten susmoa agertu dute, eta hori hala balitz, Eusko Legebiltzarreko telefonoetan ari direla entzunketak egiten ohartarazi dute. Izan ere, alderdiko prentsa ardurduna Legebiltzarreko taldekoa ere bada.
Auzitegi Nazionala
Bere kontrako auzia bertan behera utz dezaten legez besteko proposamena aurkeztu du EHAK-k
Espainiako Auzitegi Naizonalak EHAKren aurkako abiatutako auzia bertan behera utz dezala eskatzen duen legez besteko proposamena aurkeztu du talde horrek Eusko Legebiltzarrean. AVTren ekimenez Grande Marlaska epaileak hasi zuen auzia, eta "erakunde terroristari laguntzea" egozten dio EHAKri. Prozedura horren baitan telefono entzunketak egin dira eta isilpean daude. Entzunketak eten ditzatela eta praktika horren nondik norakoak argi daitezela ere eskatzen du EHAKren legez besteko proposamenak. Beren kontrako auzibidea ez datorrela "aro berriarekin bat" azpimarratu dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu