«Egia ez esatea» egotzi dio Joseba Nafarratek, ustez ertzaintzaren pilotakada batek zauritu zuen gaztearen aitak, Rodolfo Ares Herrizaingo sailbururi. Bere semearen «irudia defenditzera» joan da Nafarrate Legebiltzarrera, Herrizaingo sailburuak «behin eta berriz desitxuratu eta zikindu» duelakoan. Gaztearen zauri larriak ertzainen gomazko pilotakada baten ondorio izan zirela erakusteko egon da Nafarrate Legebiltzarreko Herrizaingo batzordean.Esan duenez, «justizia eta egia» aldarrikatzera joan da bertara,bere familiari gertatutakoa berriro ere errepika ez dadin. Gertatutakoagatik «suminduta» dagoela esan du, eta ikerketa «justua eta inpartziala»eskatu du.
Martxoaren 29ko greba orokorrean gertatutakoa argitu nahian eskatu du EAko Juanjo Agirrezabalak Nafarrateren agerraldia —Rodolfo Ares sailburuarena ere eskatu zuen—. Agerraldian azpimarratu du Xuban Nafarrate ertzainek jaurtitako gomazko pilotakada batek zaurituzuela egiaztatu dutela lekukoek, baina baita auzokide batzuek grabatutako bideo batek ere. Bideo hori aurkeztu du batzordean, eta bertan ikusten denez, irudiak ez datoz bat Aresek emandako bertsioarekin.
Bideoaren irudietan oinarrituta, Herrizaingoak emandako hainbat datu gezurtatu ditu Xubanen aitak: ertzainenautoa Juan XXIII kalera sartu zenean ez zegoela edukiontzirik mugitzen duen zalapartaririk; inputatuak izan direnak ez zituztela atxilotu tiroa jaurti aurretik, baizik eta ondoren, eta bere semea ez zela lurrera erori korrika ari zen bitartean, baizik eta«5 edo 7 metrotik» jaurtitutako pilotakadaren ondorioz. Bideoan agertzen diren irudiek Aresen bertsioaren «akatsak eta kontraesanak» agerian uzten dituela esan du: «Xuban erori eginzen, bai, baina pilotakada batek bota zuelako lurrera».
Xubanen aitak gogorarazi du semea atzerantz eta eskuin alderantz erori zela, eta kolpea ezkerreko aldean duela.Tiroa jaso ostean, gainera, ertzain batek bere semea jipoitu egin zuela salatu du. «Gure semea pilotakadaren ondorioz erori zen lurrera, etalurrean zela amorruz jipotu egin zuten».
Jakinarazi duenez, Santiago ospitalera eraman zuen anbulantziako medikuen txostenakdio gaztea erasotua izan zela eta horren ondorioz,amnesia zeukala. Larrialdietarako txostenak ere konortea galdua zuela dio. Izan ere, Xuban zainketa intentsiboetako unitatera eraman behar izan zuten, larri: kolpe gogorrazuen buruko ezkerraldeko hezur parietalean, belarri ondoan.
Martxoaren 29ko gertaeretatik haratago, ertzainen jokaera zalantzan jarri du Nafarratek, Herrizaingo sailak Xubanek aurrekariak zituela esan zuelako. Bideo bat erakutsi du hori gezurtatzeko:2011ko ekainaren 11an ertzain bati eraso egin izana leporatzen zioten Xubani, baina epaileak auzia artxibatuegin zuen.
Horrekin batera, auzitegiko mediku baten esku hartzea eskatu du, Xubanenosasun egoera aztertzeko. Halaber, gomazko piloten erabilera «behin betiko» desagertzeko eskatu du, baita «salbuespenezko egoeratan ere».
Aresen agerraldi eskea berriz
Greba egunaren bideoaren eta Herrizaingo sailaren bertsioaren «kontraesanak» ikusita, Herrizaingo sailburuak berriro agertzeko eskatu du EAk. «Aresek ez zigun egia esan», salatu du. Agirrezabalak uste du pilotakada batek zauritu zuela egiaztatzen bada, Ertzaintzak «arduragabekeriaz» jokatu zuela agerian geratuko dela. Eta bestetik, ohartarazi du Ertzaintzak gizartearen aurrean «sinesgarritasuna» galtzeko arriskua duela, tartean, gertakariak «faltsutzen» dituzten atestatuak egiten dituelako.
Aralarreko Mikel Basabek, berriz,poliziaren kexu guztiak ikertuko dituen batzorde independentea eskatu du atzera. PSE-EEko Mikel Unzaluren ustez, ordea, erakutsitako bideoek ez dute «froga nahikorik» erakusten, eta «zorroztasun eza» egotzi dio Nafarrateri. EAJko Mikel Martinezek auzia «azkar» argitzeko eskatu du, eta kezka agertu du Ertzaintzaren jokabidearekin. Eta PPk esan du justiziak erabaki behar duela.
Xuban Nafarrateren aitak Eusko Legebiltzarrera eraman dituen bideoak:
www.berria.info
Bere semearen irudia «zikintzea» egotzi dio Joseba Nafarratek Aresi
Herrizaingo sailaren bertsioa ukatu du Xuban Nafarrateren aitak, eta bere semeari pilotakada bat eman ziotela berretsi duBi bideo erakutsi ditu batzordean, «ertzainen atestatuetan ez dela egia esaten erakusteko»
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu