Krisi ekonomikoaren «ondorio latzak» eta haiei aurre egiteko Nafarroako Gobernuak hartutako neurriak izan ditu hizpide ia bakartzat Yolanda Barcina lehendakariak urte amaierako mezuan, eta esan du denek «esfortzua» egin behar dutela, Gobernuak berak, kide guztien soldaten jaitsierarekin, egin duen bezala.
«Ez da kexatzen ibiltzeko garaia, nork bere onena ematekoa baizik. Ez da besteei exijitzeko unea, nork bere buruari exijitzekoa baizik», adierazi du Nafarroako lehendakariak.
Nafarroak «une zailagoak» eta «baliabide gutxiagorekin» gainditu dituela esan du, eta oraingoak ere gaindituko dituela.
Bere soldata jaitsiera azpimarratu du Barcinak urte amaierako mezuan
Kexatzeari uzteko eta besteei ez baizik nork bere buruari exijitzeko unea dela esan du Nafarroako lehendakariak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu