Martxoaren 8aren harira beren eskubideen aldeko borrokatzeko deia egin die Bilgune Feministak emakume guztiei. Hain justu, beren eskubideen aldarrikapena plazaratzeko, Emakumeen Nazioarteko Egunean hiriburuetan egingo diren manifestazioekin bat egin du Bilgune Feministak. Ordu eta leku hauetan jarri du hitzordua:
Bilbo: Arriagatik, 19,30
Donosti: Boulevarretik, 19,30
Iruñea: Gaztelu plazan, 20,00
Gasteiz: San Anton plazatik, 20,00
Baiona: Herriko etxetik, 18,00
Eskubideen aitortza eta lorpenean urratsak egin direla onartu arren, hainbat arlotan emakumeak menpeko izaten jarraitzen duela salatu du Bilguneak. Hala nola, lan arloan baztertuta daudela;amatasuna eta etxetik kanpoko lana uztartzeko modurik ez dela jartzen, eta ardura horiek guztiak emakumeen esku uzten direla. Era berean, emakumeak oraindik ez direla beren gorputzen jabe iritzi diote, besteak beste, beren osasunaren kontrola eta hura aurrera eramateko zerbitzuak ez dituztelako eskura.
Martxoaren 8a, Emakumeen Nazioarteko Eguna
Beren eskubideen alde borrokatzeko deia egin die Bilgune Feministak emakumeei
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu