Sindikatuetako ordezkariek mahaiak paratu dituzte eta autodeterminazioaren aldeko botopaperak banatzen hasi dira hamaikak jota zirela. Une horretan, Espainiako Poliziak huribildu dira ingurura, eta mahaiak kendu dituzte, Nafarroako Gobernuaren ordezkaritzak jakinarazi duenez.
Atzo iluntzean beste ekitaldi bat galaratzen saiatu ziren Espainaiko Poliziak Iruñeko Txantrea auzoan, baina poliziak behar ez zen lekua inguratu, eta ekitaldia egin zen. Ekitaldi horretan Pernando Barrena eta Jose Martin Abaurrea ezker abertzaleko kideek parte hartu zuten. Nafarroako Gobernuaren ordezkaritzaren arabera, ekitaldi hori hauteskunde batzordeak debekatu zuen, legez izena emanda ez duen talde batek ezin duela hauteskunde kanpainarik egin argudiatuz.
"Eskubide zibil eta politikoen urraketa"
Pernando Barrena ezker abertzaleko kideak Espainiako Poliziaren jarrera salatu du prentsa ohar baten bidez. "Argi dago kanpaina honetan eskubide zibil eta politikoen urraketa gertatzen ari dela. Hala ere, ezker abertzalea ez da kikilduko, eta iragarrita dauden ekitaldi politiko guztiekin aurrera segituko dugu", azpimarratu du.
Barrenaren ustez, "Madrilek eta PPk agindu egiten dute, UPNk eta EAJk bete egiten dituzte haien aginduak, ideologia zehatz bateko herritarrak jipoituz, eta egoera horretan, Nafarroa Baik beste alde batera begiratzen du urraketa horien aurrean".
Espainiako Gorteetarako hauteskundeak
Bergarako ekimenaren sustatzaileek Iruñean egin nahi zuten ekitaldi bat galarazi du Poliziak
Espainiako Poliziak Bergarako ekimenaren sustatzaileek Iruñeko Gaztelu Plazan gaur goizean –11:30ean zen zita– egin nahi zuten ekitaldia galarazi dute. Nafarroako Gobernuko ordezkaritzak jakinarazi duenez, ekitaldia egiteko baimena eskatu gabe zegoen, eta hori dela eta ez zuten baimenik ekitaldia egiteko. Zenbait sindikatuetako ordezkariek babesa eskaini nahi zioten autodeterminazioaren aldeko bozkari ekitaldi horretan. Pernando Barrenak salatu du "kanpaina honetan eskubide zibil eta politikoen urraketa" gertatzen ari dela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu