Bergarako lotuneko lanekin aurrera jarraitzen du Espainiako Trenbide Azpiegituretako Kudeatzaile Adifek. Falta zituen bi zatiak eskaini ditu, eta, hala, martxan dira lotuneko zati guztiak, bost zehazki.
Arrasate-Bergara (Zabalegi sektorea) eta Elorrio-Elorrio zatiak eskaini ditu Adifek. Lehenengoa 56,6 milioi euroan eman dio Acciona Infraestructuras enpresari; eta bigarrena, 41,2 milioi euroan, Construcciones Sanchez Dominguez-Sando eta Rover Alcisa enpresek eratutako aldi baterako enpresa taldeari. Lehenengo zatian 2,7 kilometroko tunela egin beharko du Accionak.