Bakegileak

Berhokoirigoin eta Etxeberri, Martin Ugalde Foroan, gaur iluntzean

Donostiako Udal Liburutegiko aretoan egingo da mahai-ingurua, arratsaldeko 19:00etatik aurrera. Enekoitz Esnaola Luhuso. ETAren armagabetze zibilaren kontakizuna liburuaren egilea izango dute gidari.

MIxel Berhokoirigoin eta Txetx Etxeberri. BERRIA
2018ko abenduaren 19a
18:55
Entzun

ETAren armagabetze prozesuaz, euskal presoen auziaz eta kultura politikoaz arituko dira Mixel Berhokoirigoin eta Jean Noel Etxeberri,Txetx, bakegileak, gaur iluntzeko 19:00etatik aurrera, Donostiako Udal Liburutegiko aretoan. Enekoitz Esnaola BERRIAko kazetaria eta Luhuso. ETAren armagabetze zibilaren kontakizuna liburuaren egilea izango dute gidari.

Luhusoko (Lapurdi) 2016ko abenduaren 16ko armagabetze operazioaren ondotik inputatuek debeku judiziala izan dute elkarrekin egoteko, baina epaileak kendu die neurria, eta Berhokoirigoin eta Etxeberri Martin Ugalde foroan elkartuko dira lehenengo aldiz jendaurrean.

Euskal Herriko Laborantza Ganberako presidente ohia da Berhokoirigoin, eta euskal presoen auzia lantzeko Ipar Euskal Herriko ordezkaritzako kidea. Etxeberri, berriz, ELAren Manu Robles Arangiz fundazioko Ipar Euskal Herriko arduraduna eta Bizi mugimenduko kidea da.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.