genero indarkeria

Beriainen hilda azaldutako emakumezkoaren bikotekidea atxilotu egin dute

Hilketa genero indarkeria den ikertzen ari dira. Yanela Zaruma Cabrera Burlatako bizilaguna zen. Burlatako Udalak hilketa gaitzesteko biltzera deitu du gaurko, 19:45ean, Larrain plazan, eta Indarkeria Sexistaren Kontrako Nafarroako Emakumeon Plataformak Iruñean elkarretatzera deitu du, 20:00etan, Udaletxe plazan.

2011ko apirilaren 5a
18:32
Entzun

Foruzaingoak atxilo hartu du Beriaingo aintzira batean hilik agertutako emakumezkoaren mutil-laguna. Atzo 07:40an aurkitu zuen gorpua Morea aintzira ondoan paseoan zebilen gizonezko batek. Genero indarkeria ote den aztertzen ari dira auzitegiko medikuek, eta hipotesi hori geroz eta indar gehiago hartzen ari da. Burlatako Udalak,  Larrain plazan biltzera deitu du gaur 19:45erako, hilketa gaitzesteko.

Auzitegiko medikuek gaur ekin diote berriro autopsia egiteari. Biktimak 22 urte zituen, eta Burlatan bizi zen. Emakumezkoak indarkeria zantzuak zituela esan zuen gorpua aurkitu zuenak, eta lepoa estututa hil zutelako hipotesia indarra hartzen ari da.

Yanela Zaruma Cabrera zuen izena, eta Ekuadorkoa zen. Haren sendiak atzo salatu zuen desagertua zela, gorpua agertu eta ordu batzuk geroago. Igandeaz geroztik ez zuten Cabreraren berririk. Auzia Iruñeko Auzitegiko instrukzioko laugarren epaitegiak hartu du, eta sekretupean jarri du sumarioa. 

Indarkeria Sexistaren Kontrako Nafarroako Emakumeon Plataformak elkarretatzera deitu du Iruñean, 20:00etan, Udaletxe plazan, emakumeen kontrako jazarpena salatzeko, Aski da! leloarekin. Elkarretaratzera deitzeko oharrean, indarkeria sexista amaitzea guztien ardura dela gogorarazi dute.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.