gizartea

Bermeoko bi arrantzale epaitu dituzte Senegalen, bi hilabete espetxean izan ondoren

Datorren asteazkenean jakinaraziko dute epaia. Delitu ekologiko bat egitea leporatzen diete, Magdalena uharteko parke naturalean hondoa jo ondoren.

2013ko urriaren 3a
12:09
Entzun

Almadraba Uno itsasontziko J. A. patroia eta J. A. A. kapitaina espetxean daude joan den abuztuaren 2az geroztik. Atzo egindako epaiketan baldintzapeko askatasuna ukatu zieten, eta sei hilabeteko kartzela zigorra eta zigor ekonomikoa jartzeko arriskua dute. Enpresari 3,5 milioi euroko ordaina eskatzen diote egindako kalte ekologikoengatik.

Ontziak hondoa jo zuenean, 400.000 litro olioren %75 atera zituzten, baina Senegalek uste du egindako kaltea, hala ere, handia dela. Hasieran, eskifaia osoa atxilotu zuten.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.