EAn lan egiten duen pertsona ororen integrazioaren alde apustu garbia egiten duela esan du EAren Bermeoko batzarrak, eta kritika positiboa erabiltzeko aukera hartuko dutela. Beraz, herriko alkate Juan Karlos Goienetxeri beraien babesa agertu zien.
Bestalde, Bizkaiko enplegu diputatu Sabin Arana kargutik kendu edo ez erabakitzeko batzarra egingo du gaur EAren Bizkaiko asanbladak
Politika
Bermeoko EAk babesa eman dio herriko alkate Goienetxeri
Bermeoko alkate Juan Karlos Goienetxeri babesa erakutsi zion atzo herriko batzarrak. Izan ere, EAko kritikoek esan zutenez, alderdiko Ejekutibak datozen hauteskundeetarako alkategai berri bat bilatzeko esan zion herriko taldeari. Bermeoko EAk bilera egin zuen atzo, eta Goienetxeri beraien babesa aurkeztu zion. Bestalde, EAren bizkaiko asanbladak gaur erabaki beharko du Sabin Aranari kargua kendu edo ez.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu