Unibertsitatea

Bernabe Tiernok eta Jacques Delorsek parte hartuko dute EHUko Udako Ikastaroetan

Donostiako Miramar jauregian ekainaren 22tik irailaren 11 bitarte egingo dira ikastaroak. Ikasle eta langabeek beka bat eskatu ahal izango dute, eta eskuratuz gero, %50eko beherapena izango dute ikastaroen salneurrian.

2009ko martxoaren 26a
20:08
Entzun
Gaur aurkeztu dituzte Euskal Herriko Unibertsitateko Udako Ikastaroak, Bilbon. Ekainaren 22tik irailaren 11 bitarte egingo dira ikastaro horiek eta besteak beste, Jacques Delors Europako Batzordekopresidente ohia, Bernabe Tierno psikologo eta pedagogoa eta Eduard Estivill loaren nahasmenduetan aditutako medikuak parte hartuko dute.

Horrez gain, aurtengo edizioan finantza krisiari lotutako gaiak ere landuko dituzte, enpresaren eta ekonomiaren ikuspegitik jorratuta. Horrez gain, ingurugiroa eta etxebizitzen inguruko gaiak ere izango dira hizpide.

Egun bateko ikastaroak 30 euro balio ditu, bi egunekoak 50 eta hiru egunekoak 70. Hala ere, ikasle edo langabeek apirilean zehar beka bat eskatzeko aukera izango dute. Modu horretara eta beka eskuratu ezkero, %50eko beherapena izango dute ikastaroetan. Gainerakoek, maiatzaren 1etik aurrera ikastaroetan izena emateko aukera izango dute.

Guztira 97 ekintza antolatu dituzte eta gehienak Donostiako Miramar jauregian egingo dira, nahiz eta Gipuzkoako Irun eta Oñati eta Arabako Guardian ere egingo diren. Ikastaroetan 6000 ikasle eta 800 irakasle inguruk parte hartzea espero dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.