Bernankeren aipurik ezagunenak

2014ko urtarrilaren 31
10:27
Entzun

"Geologia ulertu nahi baduzu, ikertu lurrikarak. Ekonomia ulertu nahi baduzu, aztertu beheraldia".

"Historiaren irakaspena da ez duzula suspertze ekonomiko iraunkorrik izango baldin eta ez baduzu finantza sistemaren krisia gainditzen".

"Nagusiki, Depresio Handian Erreserba Federalak jarrera nahiko pasiboa izan zuen, eta bankuak erortzen utzi zituen, eta denok dakigu zein izan zen ondorioa. Beraz, nire zaintzapean halakorik berriro ez gertatzeko prest geunden; prest geunden neurri sendoak hartzeko".

"Ezin da inoiz ezer zehatz-mehatz jakin, baina nik uste dut azken finantza krisia inoizko larriena eta arriskutsuena zela, 30eko hamarkadako hura barne".

"Zazpi urtez izan nintzen Princeton Unibertsitateko Ekonomia Departamentuko buru, eta nire ardura zen erabaki nagusiak hartzea. Adibidez, kafe orduan opilak edo donutsak hartu behar ote genituen".

"Arrakastaren prezioa da: Jendea hasten da pentsatzen ahalguztiduna zarela".

"Irakasle gisa, inoiz ez dut Wall Streeten lan egin. Ez dut harremanik. Presidente izendatu nindutenean kritikatu ninduten ez nuelako nahikoa loturarik. Erreserba Federalak ez zituen neurri horiek hartu bankariak salbatzeko, Nik uste dudanez, eta pertsona adituek uste dutenez, finantza sektorea funtsezkoa da edozein ekonomiaren funtzionamendurako. Wall Streeten gertatzen dena ekonomia errealari (Main Street) axola zaio".

"Hor zehar zabaltzen ari den mito horietako bat da dirua inprimatzen ari garela. Gu ez gara dirua inprimatzen ari. Diru hornidura ez da aldatu. Gu Altxorraren tituluak erosteko interes tasak merkatzen ari gara".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.