Bernat Soria: "Oso sendoa da ikerketa"

Garikoitz Goikoetxea.
2013ko maiatzaren 15a
22:19
Entzun

Ama zelulei buruz kaleratu duten ikerketari erabateko sinesgarritasuna ematen dio Bernat Soriak. Espainiako Osasun ministro ohia aditua da ama zeluletan, eta Ama Zelula Enbrionarioen Europako Sareko koordinatzailea izan zen. BERRIAk elkarrizketa egin dio gaur argitaratu duten ikerketari buruz, eta bihar argitaratuko du papereko alean, ikerketa bera hizpide duen erreportaje zabal batekin batera.

"Oso sendoa da ikerketa", dio elkarrizketan Soriak. "Gogoan daukagu oraindik Woo Suk Hwangen iruzurra. Ikerketak geratu egin ziren orduan, baina talde horrek lanean jarraitu zuen, serio. Emaitzak lortu dituzte". Aitortu du, nolanahi ere, ikerketaren emaitzak osasun alorrean erabiltzerako urte batzuk beharko direla oraindik ere. "Oraingo pausoa ezinbestekoa zen, baina ez da nahikoa teknologiarako urratsa egiteko".

Elkarrizketa, osorik, biharko BERRIAren papereko alean.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.