Euskalmetek eta Aemet Espainiako Meteorologia Agentziak alerta laranja eman dute gaurko Araba, Bizkai, Gipuzkoa eta Nafarroan, beroaldiagatik. Soilik Kantauri itsasoko kostaldean eutsi diote alerta horiari.
Iragarri dutenez, barnealdean litekeena da egunez tenperaturak 40 gradutara ailegatzea. Epelago egingo du kostaldean; bertan, termometroek ez dituzte 33 graduak gaindituko. Bihar arte iraungo du alerta laranjak, etzi eguraldiak okerrera egingo duela iragarri baitute.