Bilduk "inplikazioa" eskatu dio Bilboko Udalari etxe kaleratzeen aurrean, eta etxegabetzeen kontrako erakunde mailako aitorpena adostea proposatu du.
Bilduk ezinbestekoa deritzo udalak batzorde bat sortzeari, kaleratzeen ondorioz kaltetuta dauden familiei aterabideak bilatzen laguntzeko.
Alfonso Gil Bilboko Udaleko PSEren ordezkariak hiru urteko atzerapena eskatu du etxe kaleratzeentzako. Erakunde guztiei "kaleratzeei balazta" jartzeko dei egin die.
ELAk eta LABek ere etxe kaleratze guztiak bertan behera uzteko eskatu dute. Etxebizitza duina izateko eskubidea ere aldarrikatu dute bi sindikatuek. Hori dela eta, arratsaldean antolatutako elkarretaratzera batzeko deia egin dute.