Erreakzioak. "Ekintzarik eza" eta "paralisia" aipatu ditu oposizioak, Jaurlaritzaren jardunaz

2013ko martxoaren 21a
14:07
Entzun

PSE. Jose Antonio Pastor PSE-EEko bozeramaileak "ekintzarik eza" leporatu dio Urkulluren gobernuari legealdiaren lehen ehun egunetan. Azken egunetan, ordea, "jarduera espasmoa" pairatu duela uste du. "Desilusioa" aipatu du Pastorrek. 

PP. Arantza Quiroga PPko legebiltzarkideak Jaurlaritzaren "paralisia eta nahasmendua" salatu ditu. Uste du hori "kezkagarria" dela, kontuan hartuta egungo "egoera ekonomiko larria" dela.

EH Bildu. Unai Urruzuno EH Bilduko legebiltzarkidearen iritziz, legealdiko lehen ehun egunen karietara antolatutako ekitaldia Jaurlaritzaren "gaitasun eza makillatzeko" saiakera da.

EAJ. Joseba Egibar bozeramailearen ustetan, Jaurlaritzak erakutsi du "oinak lurrean" dituela, "errealitatea" ezagutzen du eta herritarrei "egia" esan die.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.