Erreakzioak. Enrique Peña Nieto (Mexikoko presidentea): "Sentitzen dut bere heriotza. Bakean bego".

2013ko martxoaren 5a
00:16
Entzun

Ban Ki-moon (NBEko idazkari nagusia): "Nire doluminak eman nahi dizkiot Chavezen familiari, eta Venezuelako herriari eta Gobernuari".

Enrique Peña Nieto (Mexikoko presidentea): "Sentitzen dut Hugo Chavezen heriotza, Nire doluminak familiari eta Venezuelako herriari. Bakean bego".

Alfredo Moreno (Txileko Atzerri ministroa): "Ziur gaude Venezuelako herria une zailak bizitzen ari dela orain, baina aurrera aterako direla ere ziur gaude".

Ollanta Humala (Peruko presidentea): "Besarkada bat eman nahi diogu Hugo Chavezen familiari, gure elkartasun bolivartarra, hego-amerikarra eta latinoamerikarra eman. Une zail hauetan batasuna eta gogoeta opa diegu, gauzak modu baketsuan gertatu daitezen, bide demokratikoen barruan".

Patrick Ventrell (AEBeko Estatu Idazkaritzaren bozeramailea, heriotzaren berri jakin aurretik): "AEBek Hugo Chavezen gaixotasunean zerikusirik izan dutela esateak ez du zentzurik, eta deitoratu egiten dugu".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.