Erreakzioak. Geroa Baik UPNri "erantzun argi bat" eman dezan eskatu dio

2013ko apirilaren 2a
18:46
Entzun

Uxue Barkosek (Geroa Bai) UPNri "erantzun argi bat" eman dezan eskatu dio epaileak Sanz, Maia eta Miranda deklaratzera deitu ondoren. "Erabateko errespetua" eskatu du epailearen lanarekiko, eta esan du ez dela hori "inoiz beste batetik esparru batetik oztopatu behar".

PSNko Juan Jose Lizarbek adierazi du "errespetatu eta babestu" egingo dutela Nafarroan "eztabaida sor dezakeen" edozein egoera argitzen lagunduko duen edozein erabaki. Hark azaldu duenez, bere alderdiak epailearen erabakia "sakontasun gehiagoz" aztertuko du, baina hasieran batean "kezkagarria" dela iritzi dio.

Bakartxo Ruiz Bilduko bozeramailearen iritziz, "oso larriak" dira hiru inputazioak, eta salatu du Barcina ez egotea inputatuta, "foruduna izateagatik". Horregatik, esan du "inoiz baino beharrezkoagoa" dela EH Bilduk Barcinaren aurka aurkeztuko duen mozioa.

Aralar-Nabaiko Asun Fernandez de Garaialdek ohartarazi du egoera "oso larria" dela, eta "erabat onartezina". Hori dela eta, "amaieraraino heltzeko neurriak" hartzeko deia egin du.

UPNk "erabateko babesa" adierazi die Sanz, Maia eta Mirandari.   

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.