Erreakzioak. Ortuzar: "ETAk ez du hitz egin behar zuenaz hitz egin"

2014ko irailaren 27a
16:41
Entzun

Andoni Ortuzar EAJko lehendakariari "oso gutxi" axola zaio ETAk politikaz dioena. "ETAk esan behar ez zuena esan du, hitz egin behar ez zuenaz hitz egin du, eta ez du hitz egin behar zuenaz hitz egin". Joseba Egibar EAJko GBBren presidenteak Radio Euskadin esan du ETAren agiria ez zaiola "batere" gustatu, eta ezker abertzaleari "zuzendu" dizkion mezuak gaitzetsi ditu.

PSE-EEk berretsi du ETArentzat "irtenbide bakarra desegin eta desagertzea" dela. "Armak ezkutuan dituen eta eragile politiko bihurtu nahi duen talde batek desegin egin behar du", azaldu dio alderdiak Efe berri agentziari.

PPko Laura Garridoren ustetan, ETAk ez du "berrikuntzarik" eskaini azken adierazpenean. "Desegiteko borondate argi bat" erakusten ez duten agiriak bidaltzeari uzteko deia egin dio.


 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.