Berrerabilera bultzatzeko zentroa irekiko dute Tolosan
Berrerabilgune deitu diote, eta hondakinak berreskuratzeko eta berrerabiltzeko lehendabiziko zentroa izango da Gipuzkoan. Tolosako garbigunean kokatu dute, eta gaur inauguratuko dute. Juan Carlos Alduntzin Gipuzkoako Ingurumen diputatua, Ainhoa Ugalde Tolosaldeko Mankomunitateko presidentea eta Ibai Iriarte Tolosako alkatea izango dira ekitaldian. Tolosaldeko Mankomunitatearen ekimenez sortu dute berrerabilgunea, eta aldundiak babestu du. Garbigunera eramaten diren gaiei «bigarren aukera» eman nahi die mankomunitateak. Hondakinak gutxitzea eta prebentzioa lantzea da azpiegitura berriaren asmoa. Berrerabilitako gaiak erakusleiho batean jarriko dituzte.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu