BERRIA, egunkaririk "neutralena" hauteskunde kanpainan

EHUko Kazetaritza Fakultateko hainbat irakaslek egunkari batzuen tratamendua aztertu dute.

2009ko otsailaren 25a
18:52
Entzun
EHUko Kazetaritza Fakultateko hainbat irakaslek Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetako kanpaina egunkari batzuk nola jorratzen ari diren aztertu dute eta, haien arabera, BERRIA da "neutralena". Honez gain, Deia, Gara, El Correo, El Diario Vasco, El Mundo eta El Pais kazetak ere aztertu dituzte, eta Interneten paratu dute lana.

Gara D3M hautesle plataformaren baliogabetzean "zentratu" dela diote EHUko irakasleek, El Pais eta El Mundo PSE-EEren eta PPren arteko balizko gobernuaz aritu direla batik bat, "egunkari handiek" Juan Jose Ibarretxe EAJko lehendakarigaiaren "irudi negatiboa" islatu nahi izan dutela eta Patxi Lopez PSE-EEkoak duela haientzat "trataerarik onena"...

Miguel Angel Casado, Igor Filibi, Jone Martinez, Estefania Jimenez eta Iker Merodio irakasleek egin duute azterketa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.